Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

PesaBizkaia, S.A.

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Sistema-politika

PESA TALDEKO zuzendaritzak kudeaketa-eredu bateratua ziurtatzeko –UNE-EN ISO 9001, UNE-EN-13.816, UNE-EN ISO 14001 eta OHSAS 18.001 arauen arabera ziurtatua– eta honako baldintzetan oinarrituko den politika bateratua ezartzeko asmoa aitortu du:

• Kudeaketa-sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzea, xedeak eta helmugak definitzeko eta hauen betetze-maila ebaluatzeko metodologia eta praktika egokiak ezarriz.

• Zerbitzu, kalitate eta kostuan etengabe hobetzeko neurrien bidez erabiltzaileak asebetetzea.

• Teknikoki posible den arte, eskainitako zerbitzuen kalitate-mailari eustea eta hori hobetzea.

• Langileei beren lanak betetzeko behar duten prestakuntza eskaintzea.

• Aplika daitekeen legeria eta erakundeak izenpetuko dituen beste hainbat baldintza betetzea.

• Ingurumena orokorrean errespetatzea, gure lantokiaren barruan zein kanpoan, gizabanakoa, bere osasuna, segurtasuna eta ongizatea erdigunean kokatuta, eta helburu hori lortzeko prebentzio-kultura bat sortuta.

• Kudeaketa-sistema bateratuaren barruan mantentzea Laneko Arriskuen Prebentzioaren kudeaketa, beharrezkoak eta posibleak diren neurri zuzentzaileak aplikatuta arrisku horien jatorrizko egoerak antzemateko eta konpontzeko.

• Etengabeko hobekuntzarako printzipioarekin bat etorrita, ezarritako kudeaketa-sistemaren azterketak eta kontu-ikuskapenak egitea, sistema betetzen ari dela ziurtatzeko.

• Agintari, plantilla osatzen duten langile eta beste talde interesdunekin batera lankidetzan aritzea, enpresa-politika ezagutzera emanez, segurtasuna eta prebentzioa hobetzen lagunduko duen kultura sustatzeko.

• Gure jardueren ondoriozko ingurumenaren gaineko eragina identifikatuz, bereiziz eta murriztuz, kutsadura prebenitzeko etengabeko ahalegina egitea.

• Lehengaiak eta energia-baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen saiatzea, eta ingurumen arloan hornitzaileei antzeko jokabidea izan dezaten eskatzea.

• Barruko eta kanpoko ingurumen-komunikazioa bultzatzea gardentasun-irizpideak jarraituta.

PESA TALDEAk bere kudeaketa-politikaren berri ematen die bertako langileei. Politika hori aztertu egiten da etengabe egokitzeko, eta langile guztiek derrigorrez bete behar dituzte ezarritako neurriak eta kudeaketa-sistema.

Kudeaketa-sistema bateratuaren helburuak zuzendaritzak finkatzen ditu urtero.

Helburuak lortzeak pertsona guztien xede bihurtu behar du zerbitzuaren kalitatearen gainean eragin positiboa izateko, ingurumeneko jokabidea hobetzeko, segurtasun eta osasuneko baldintza onenetan egiteko, operazio-eraginkortasuna eta finantza-garapena hobetzeko eta, ondorioz, alde interesatuen asebetetzean eta konfiantzan eragin positiboa izateko.

Indarrean sartu da 2013ko maiatzaren 1ean

Bolunburu, 14 B. Pol. La Fletxa, 48330 Lemoa (Bizkaia) - Tlf.: 94-4169479 - Fax: 94-4169646