Identifikazio-datuak.
Lege-ohar honek PESA Bizkaia SAren titulartasuneko www.pesabizkaia.net webgunerako sarbidea eta haren erabilera araupetzen duten baldintza orokorrak jasotzen ditu.
Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa) 10. artikuluan jasotako informatzeko eginbeharra betetzeko, ondoren datu hauek islatuko ditugu: webgune honen titularra PESA Bizkaia SA enpresa da, egoitza La Fletxa Industrialdean, Bolunburu kaleko 14 Bn duena (48330 Lemoa, Bizkaia). Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 3.464. liburukian, 14. folioan, BI-17976 orrian, 1. inskripzioan, eta A48865679 IFK dagokio. E-posta: dpo@pesa.net
Webgunearen erabilera
Webgune hau bisitatzea edo bertan sartzea guztiz borondatezkoa da eta erabiltzaile egiten du bertan sartzen dena. Erabiltzaile dela kontuan izanik, webgune honetan sartze hutsagatik helbide honetan unean-unean indarrean dauden erabiltzeko baldintzak onartzeko eskatuko zaio. Hori dela eta, erabiltzaileak arretaz irakurri eta inongo erreserbarik gabe onartu beharko du lege-ohar hau webgune honetan edozein eragiketa, ikuskatze, erabilera eta abar egin aurretik. Eta behar bezala erabili beharko du ataria, uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin (Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa) bat etorriz.
Xedea eta estekak
PESA Bizkaia SAk bere enpresa-jarduerari eta enpresaren kokapenari eta harremanetarako datuei buruzko informazio garbia eta doakoa eskaintzen die erabiltzaileei.
PESA Bizkaia SAren web-orrian sozietateak zuzenean kudeatzen ez dituen eta erabiltzailearentzat interesgarriak izan daitezkeen beste web-orri batzuetarako estekak eskaintzen dira. Esteka hori beste informazio-iturri batetik dator eta webgunean sartzeak ez dakar helburuko orria bisitatzeko gomendiorik, gonbidapenik edo iradokizunik. Kontuan izanik PESA Bizkaia SAk ezin duela kontrolatu edukiak, informazioak eta estekak bere webgunetik eskura daitezkeenik, ezta une oro osorik, errorerik gabe eta eguneratuta daudela ziurtatu ere, PESA Bizkaia SAk uko egiten dio hirugarrenen web-orrietan sartzean sor litekeen edozein erantzukizuni.
Legean ezarritako mugekin, PESA Bizkaia SAk ez du bere gain hartzen Interneteko orrietan bildutako datuen edo informazioen eguneratzerik eta zehaztasunik ezaren ondorio izan daitekeen erantzukizunik.
Webgunearen jabetza intelektuala
Web-orri honen edukiaren, diseinu grafikoaren eta iturburu-kodeen jabetza intelektualeko eskubide guztien titular bakarra PESA Bizkaia SA da, eta berari dagokio horiek ustiatzeko eskubideak erabiltzeko ahalmen esklusiboa. Ezin izango da ulertu atarian sartzeak horien gaineko inongo eskubiderik ematen duenik.
Debekatuta dago osorik edo partzialki erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean komunikatzea eta transformatzea, baldin eta PESA Bizkaia SAk horretarako baimena berariaz ematen ez badu. Era berean, webgune honetan bildutako izen komertzial, marka edo bestelako zeinu guztiak legeak babesten ditu.
Zerbitzuaren erabilera eta erantzukizunak
Webgune honetan sartzeko edo berau erabiltzeko baldintzak zorrotz araupetzen ditu indarreko legeriak eta fede onaren printzipioak. Webgunea eta eskaintzen diren zerbitzuak behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak.
Debekatuta daude legeria eta hirugarrenen eskubideak edo interesak urratzen dituzten ekintza guztiak.
PESA Bizkaia SAk uko egiten dio erantzukizun orori, baldin eta hornidura elektrikoaren, telefonikoaren edo PESA Bizkaia SArekin zerikusirik ez duten beste telekomunikazio-hornitzaile batzuen zerbitzuaren etenaldien edo prestazio akastunaren ondorioz webgunean sartzerik ez badago edo hura bisitatzea zail gertatzen bada, edo gatazka sozialak edo ezinbesteko beste kasu batzuk gertatzen badira, edo hirugarrenen edozein jarduketa gertatzen bada, errekerimendu edo agindu administratiboak edo judizialak, sabotajeak edo saturazioak, nahita eginak nahiz ez, barne direla.
Uko egiten dio, halaber, arestian azaldutako edozein inguruabarren ondorioz bisitariak bere bitarteko informatikoetan edo telematikoetan jasan litzakeen kalte-galeren ondorio izan litekeen erantzukizun orori.
Kukien teknologia
Kukiak prozedura automatikoak dira, web-orri batzuek bisitariaren ordenagailuan biltegiratzen dituztenak. Ordenagailu horretatik hurrengo bisita egiten denean kukiak sortu zituen zerbitzarira itzultzen dira eta horrela nabigazioari buruzko informazioa lortzen da.
Web honetan nabigatzeak kukiak erregistratzea ekar dezake, webgunearen funtzionaltasuna ahalbidetzeko.
Erabiltzaileak kukiak sortzea eragotz dezake, bere nabigatzailean horretarako dagokion aukera hautatuta. Dena den, PESA Bizkaia SAk ez du inongo erantzukizunik hartzen kukiak desaktibatzeak orriaren funtzionamendu egokia eragozten badu.
Webgunea eguneratu eta aldatzea
PESA Bizkaia SAk bere esku gordetzen du bere webgunean bildutako informazioa eta haren konfigurazioa edo aurkezpena edozein unetan eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, aldez aurretik ohartarazi gabe eta horregatik inongo erantzukizunik hartu gabe.
Aplika daitekeen jurisdikzioa eta legea
Lege-ohar eta baldintza orokor hauek Espainiako legeriak araupetzen ditu. Erabiltzaileak onartu egiten ditu erabiltzeko baldintza hauek. Webgune honen erabilerari buruzko edozein eztabaida webgunearen jabearen bizilekuan indarrean dauden legeen arabera interpretatuko da. Espainiako lurralde-esparruaren barruan eskumenak dituzten epaitegi eta auzitegiek izango dute sor daitekeen auzi edo gatazka oro ebazteko eskumena, eta erabiltzaileak espresuki uko egingo dio beste edozein foruri.